XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

arrain a AA j 84 0ñ 97 arraña AF Ezin dugu (69) Araua aplikatu ez baitira baldintzak betetzen eta a bokalari eragiten dion i falta baitzaigu.

Ikus dezagun zer gertatzen den eskuin-ezker ezarriz arauak: arrain a AA e 69 0ñ 76 arrañe (Orain ezin dugu (84) araua ezarri).

Eta horrela lortu ditugu entzuten diren bi aldakiak.

Paratu ditudan arau horietatik bat, edo biak, ez dira ziklikoak, batera nahiz bestera output onargarriak eman dizkigutelako.

Bestalde, badirudi zikloak ez duela, forma honetan behintzat, eskatu izan zaion baldintza azkarra betetzen, hots, behin zikloa pasatuz gero ezin dela aurreko ziklora itzuli.

Hori egia izango balitz, honekin aurkituko ginateke: (arraina).

Lehen zikloan IE bakarrik ezar daiteke.

Baina bigarren ziklora pasatuz gero (69) ezarri behar baita nahi ta ez.

in sekuentzia lehen zikloan dago eta Arau ziklikoek ezin dute atzera begiratu, txanda pasatu zaielako oraingoan.

Horrek, esaten ez dugun arra[j]ne ematen digu.

Zertara noa honekin? Arauak ematerakoan, ez bakarrik araua bera baizik eta ingurunea, baldintzak, nola ezarri, beharrezkoak ala ez, etab., zehaztu behar direla esatera.

Goian, adibidez, (97) araua ziklikoa ez dela seinalatuz, gure problemak konponduta geratuko ziratekeen.

Gauza guzti hauek, azentuaren mailan, xeheki lantzen ditu MASCAROk.

Baztango bazter haietan bildutako formetara berriz itzultzen baldin banaiz, zenbait gauza konpondu beharrean aurkitzen dut nire burua.

N`DIAYEk paratzen dituen formekin, denak ez badaude ere, bat nator.

Ez, alabaina, ECHENIQUEk utzi zigun testigutza garrantzizkoarekin.